Bilbao-Bizkaia Branding lehiaketa

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BB-lema.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/bBhorizontal.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BB-azalpena.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/bilbao-gorria.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/bizkaia-berdea.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BBaplikazioakA-5.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BBaplikazioakA-3.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BBaplikazioakA-6.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BBaplikazioakA-4.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/BBaplikazioakA-2.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

Gure proposamena bi hitzen inizialetatik sortu zen, barruko “B”-a alderatziz kokatzean logoa bereizgarria bihurtuz.  Kanpoko “B”-a “Bizkaia” litzateke eta barrukoa “Bilbo”, bi kontzeptuen deskribapen bisuala sortuz. Barruko “B”-a zulo bat sortzen du, leiho, ate edo hutsunetzat hartu daitekeena. Detaile horretatik slogana jaio zen, hizkuntzaren arabera irakurketa ezberdinak dituena:

 Ingelezez, “Look through” zulotik barrura begiratzera gonbidatzen du, Bilbao-Bizkaiak izkutatzen duena ezagutzeko. Inguruan dagoena ikuskatu eta bizitatzeko aukera eskaintzen du. Era horretan, euskarri ezberdinetan paisaiak, merkataritza, aisia, azpiegiturak, etab. erakusteko aukera sortzen da.

 Euskaraz, “Barrena begiratu” esanahi bikoitza du. Alde batetik, aurrekoan bezala, zulotik zehar begiratzera gonbidatzen du, Bilbao-Bizkaiak eskaintzen duena ikusteko aukera emanez. Bigarren irakurketan, ordea, barrura begiratzearen beharra islatzen du, barne turismoa sustatzeko beharrari erantzunez, hizkuntzak sustatuta. Sloganaren inizialak euskaraz logoarekin bat egiten du, mezua borobilduz.

 Gaztelaniaz, “Mira más allá” aurretik aipatutakoa gain hartzen du eta, aldi berean, aukera gehiago eskaintzen ditu. Estereotipoetatik, ezaguna denetik haratago begiratzearen beharra islatzen du. Komunitate batzuengatik banatzen gaituzten muga mental eta fisikoak gainditzera gonbidatzen du baita. Bizitariak gune gehiago ezagutzera bultzatzen ditu, bueltan kultura, paisaia eta txoko ezkutuak arakatzera. Sloganaren ezangura horrek, gainera, kanpaina interesgarriak burutzeko parada eskaintzen du, bakoitzean esaldi osagarria gehituz. “Mira más allá del Guggenheim”, “Mira más allá de los pinchos”, “Mira más allá de Bilbao” esaldiek, irudi deskriptiboez lagunduta, ikuspuntu berria garatzen laguntzen du.

Lehiketan, hamar finalisten artean gelditu ginen, irabazi ez genuen arren.