Kalitamena

Kalitatean eta ingurugiroan espezializatuta dagoen aholkularitza-zerbitzua da Kalitamena. Enpresa gaztea da, eta bere irudian islatu nahi genuen hori; itxura freskoa eta berria ematea beharrezkoa zen, sektore bereko beste enpresek eman duten itxura zaharkitutik aldenduz. Zuriak agintzen du baina, aldi berean, naturarekin erlazioa duten kolore saturatuak erabili ditugu izena laguntzen duten irudietan.

Hostoak hartu ditugu elementu grafiko bezala, ingurugiroarekiko lotura iradokiz eta, aldi berean, Kalitamenaren lana prozesu baten oinarritzen dela adierazi nahian.

Tipografia korporatibo bezala Neo Sans erabili dugu izena osatzeko eta beste aplikazio guztietan News Gothic:

Neo Sans

News Gothic