Proiek

Hiri-altzari eta ekipamenduak garatzeko sortua, Proiek Fagor taldeko enpresa bat da. Altzairu herdoilgaitza ardatz bezala hartuta, bere produktua ospe handiko arkitektoen eskutik sortzea izan du helburu. GRAFIKek bere nortasun irudia garatu du, PROIEKen filosofia eta beharrizan komunikatiboak marka berri batean uztartuz. Prozesu horretan, GRAFIKek naming-a, garapen estrategikoa, barneko marken arkitektura, analisi semiotikoa, nortasun-irudia eta produktu-katalogoen diseinua eta garapena bere gain hartu ditu.