Albitzuko Borda

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu001.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu002.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu003.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu004.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu005.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu006.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/albitzu008.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

Mendiko etxebizitza txikia, baliabide gutxirekin eta arreta handiz egindakoa. Gure lan-taldearen proiektu epelenetakoa da hau.

Antzinako abere-etxolen funtsari men eginez, duela hogei bat urte material berriztatuekin (hormigoi-blokeak eta burdinazko estalduradun egitura, besteak beste) eraikitako korta txiki batek, paisaia aparta batean kokatutako leku atseginean bihurtu behar zuen.

Harrizko estaldura eta kanpoko arotzeriaren berariazko diseinua, karga-horma lodiak integratuko zituena, izan ziren kanpoko itxuraren eraldaketarako funtsezko tresnak. Akabera zurizko bereizketa-marra bat utzi zen, harriaren eta burdinazko estalduradun egituraren arteko harremana ahalbidetzeko, azken honetan pintura baino haratagoko esku hartzerik ez egitea erabaki zelarik.

Barruan, berriz, artisau-akaberako pinturak eta egurrak berak, halako tokietan ohikoa ez den epeltasuna ematen diote lekuari. Karga-hormetan zabaltzen diren leiho estuetatik sartzen den paisaia da dekorazioaren ardatza.