Bilboko Arte Ederren Museoa

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_001.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_002.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_003.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_004.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_005.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_006.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_007.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_008.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_009.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/museo-bellas-artes-bilbao_010.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

Museoaren seinaletika, berau handitu zen urtean diseinatu zen eta burututako eraberritzearen ondorioz sortutako espazio berriak behar bezala kokatzeko beharrari erantzuten dio.

Apustua, oraingo honetan, kode kromatiko indartsu baten aldekoa da, arkitekturan dagoen sorta jaso eta berau Museoaren eremu ezberdinetan islatuz: gris argia (aluminioa), gris iluna (burdin pintatua), marroi-txokolatea (erakusleihoak eta egurrezko sabaiak), okreak, laranja eta gorrixkak (eraikin zaharreko adreiluak)… Hauek guztiek, birgaitzeak sortutako lotune berrian elkartzen diren bi eraikinen sistema osatzen dute. Kolore hauek hautatu dira beira eta aluminiozko sistema bat eratzeko, indar handia duena eta, arte-espazioetan baino, garraio-lekuetan ohikoagoa dena.

Izan ere, helburua bidaia bat egitera bultzatzea da: aireportuetan eta geltokietan ageri diren komunikazio-moduak baliatzen dira denboran zeharreko bidaia baten ikus-metafora (10 mendeko artea) eta mestizaje-maila handia nahiz estiloen bizikidetza dituen arkitektura batean esku hartzeko modu bezala.

Inauguraziotik igarotako urteetan zehar, GRAFIKek Museoko erakusketetarako eta ekitaldietarako komunikazio-euskarri iragankor gehienak diseinatu eta ezarri ditu. Denbora guzti honetan zehar arreta berezia jarri da arkitektura eta identitate korporatiboaren bidezko integrazioari dagokionean, eta hala, beharrizan berriak beraien tokia aurkituz joan dira proiektuaren jatorrizko filosofia eraldatu gabe. Seinaleztapenaren edukia ere berriztatu egin da, erakusketa-eredu berria didaktikoagoa eta kronologikoagoa izatea bilatuz.
ARKITEKTOA: LUIS MARÍA URIARTE