Grafik

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_001.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_002.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_004.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_005.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_006.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_007.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_008.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_009.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/grafik_010.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

GRAFIKek egin dituen lan gehienetan jarraitutako filosofia bere bulegoetan ere aplikatzen saiatu da: kontzeptu garbi eta argiak, espazioak modu errazean antolatuz, beste modu batean egin izana pentsaezina dela agerraraziz. Gure bulego eta tailerren kasuan, zailtasun teknikoak areagotu egin dira, kokaturik dauden eraikin industrialaren kalitate eskasa dela eta. Beste aldean, honelako eraikin batek abantaila nabari bat ere badu: espazio eta argi ugari eskaintzen ditu bidezko kostu baten trukean, egun luxu bezala har daitekeena.

Aurrekariak hauek izanda, lokalaren eraldaketako zeregin nagusia lanerako espazioak egituratzea izan zen. Hauek oso zabalak diren mahaien inguruan antolatzen dira; eta guztiari halako baretasun bat ematea bilatu zen ere bai, eguneroko sormen-lana barne hartu eta bultzatuko zuena.

Barruko aldea zuriz eta gris ilunez osaturik dago; bestelakoa den bakarra, kolore korporatiboz pintatutako bulegoetako baten horma da. Espazio garden eta zabalek, diseinugileen eta sormen-atalen arteko elkarreragina posible egin eta, aldi berean, biltzeko, saiakuntzak egiteko, lantzeko, maketetako, prototipoetarako eta erakusgaietarako hainbat eremu barne hartzen dituzte. Oso leku balioanizdunak eta multifuntzionalak, proiektu ezberdinei egokitzen zaizkienak.