Ibaiondo Gizarte Etxea

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea1.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea2.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea3.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea4.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea5.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea6.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea7.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea8.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea9.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IBAIONDO-gizarte-etxea10.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

Ibaiondo Gizarte Etxea 2010ean Gasteizen inauguratu zen erabilera anitzeko eraikuntza publikoa da. Liburutegia, erakusketa aretoa, KZgunea, ludoteka, antzokia, gimnasioa, igerilekua, kafetegia, etab. hartzen ditu bere baitan. Horrezkero, herritar askok erabiltzen duten espazioa denez, seinaletika baliabideak behar dira eraikinetik gidatzeko. Harreran, eraikin osoan aurkitu daitezkeen espazioen kokalekua ikus daiteke direktorio nagusian. Korridore bakoitzeko atean, aurrerago dauden zerbitzuak lehen begi-kolpean identifikatu daitezke. Kristalezko hormetan, bestaldean dagoenaren nolakotasuna eta datu interesgarriak (hala nola, ordutegia) islatzen dira.

Tipografia argiak eta kolore biziek (gorria eta beltza gardentasun ezberdinetan dira nagusi) mezua zuzen heltzea ahalbidetzen dute.

Kristalean itsatsitako gardentasun maila ezberdineko binilo inprimatuak erabili dira proiektu honetan, sarrerako xaflazko argibide taula eta goi-erliebedun metakrilatoarekin batera.