IZE Auditoreak

  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE001.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE002.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE003.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE004.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE005.jpg
  • http://grafiksarea.com/wp-content/uploads/IZE006.jpg
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .
  • .

Proiektu integrala, oinarrian lokal garden batean esku-hartzea duena. Bertan, egur ilunak eta beirak duten indar adierazlea baliatuz, programa konplexu baten beharrizanak antolatu eta modu irmoan ebazten dira.

GRAF!Kek eta Luis M. Uriarte arkitektoak, elkarlanean, lehenbiziko aukera erradikal batetik abiatzen den bulego-esparrua diseinatu zuten: zuzendaritza-bulegoak, leihate handi batek osatutako paramentu bakarra baino metro batzuk barrurago kokatzen dira, gainontzeko lanpostuek lanerako galeria osatzen dutelarik.

Zuzendaritza-bulegoek egur ilunezko kuboa osatzen dute eta, argiari etekina ateratzeko, galeriari beira exentuzko paramentua eskaintzen diote. Kuboaren gainontzeko aldeak, baita barneko banaketak ere, diseinu erretikulatua eratzen duten eremuekin antolatuta daude, beharrizanen eta konposizioaren estetikaren arabera alde batera eta bestera dauden zabalguneak eskainiz.

Diseinu honek COAVN arkitektura saria jaso zuen 2001ean, barne-diseinu atalean.